XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
ETA-ren geroko prozesuan eta erakundeturiko langileen espainolismoa ikusiaz, euskal langile mugimenduaren prozesuan LAB eta LAK bezalako langile erakundeak sortzen dira, hasera batetan oso idealista eta klase burrukaren esperientzi motz batekin, baina esplotazioa zapalketa nazionalarekin lotu nahiean.
1970-go Burgos-ko Juiziotik honera irekitako prozesuan sortzen dira
Hau da, esplotazio, nazio zapalketa eta mota guztitako errepresioen aurka burrukatu nahiean.
Beraz: Hego Euskadin ireki den klase burruka
Burruka ekonomikoa (lantegi ta lantokitako burruka, nagusiei erabaziak kentzea den unetik burruka politikoan bilakatzen dena) burruka politikoarekin lotuaz: Nazio zapalketa eta errepresioaren aurkako, urbanizazio, irakaskintza, ikastola arazoak etabar.
Eta burruka batutzea edo alkartzea esaten badugu, alderdi eta langile erakunde gehienek, gure ustez, zatitu egiten dutelako da: Ekonomizismoan eroriaz (gaurko burruka eta biharko gizartea ekonomizist ikuspegitik bakarrik begiraturik) edo esklusibismo nazionalistan eroriaz (nazio zapalketaren aurka lantegi eta lantokitik kanpo burrukatuaz, esplotazioa eta errepresioari lotu gabe eta honela postura populista eta erreformistetan eroriaz).
Hau ikusiaz gero garbi geratu beharko litzake guretzat zer den:
1) SOZIALIST GIZARTEA.Sozialist gizartea klaserik gabeko gizarteari loturik dago, eta honen ondorioa litzateke: (...).